Aurtengo Sagardo Eguna desberdina izan da, egoera dela eta bertan behera geratu baita; hala ere, bizilagunek ez diote Covid-19 honi festa oztopatzen utzi eta balkoietan ospatu dute XXXII.Sagardo Eguna. Beraz, ospakizuna izan da nagusi herrian zehar, bereziki bi kaletan: Santxoenean eta Tellerialde Plazan; horietan bizilagunek festa itzela antolatu dute eta horretarako osagai guztiak zituzten: zapiak, kamiseta edo alkandora txuriak… eta, noski, sagardoa eta ospakizunerako gogo izugarria! Desberdina izan den arren, ospatu ahal izan da aurtengo sagardo eguna ere. Hemen dituzue gaur ateratako herriko 100 argazki.




































































































