Gaur konfinamendua altxatzen hasi da, beraz, funtsezko sektoretan lan egiten duten langileak lanera joan dira. Horrela, garraio publikoan bidaiari gehiago daude, bai Ekialdebus autobusetan, bai eta Euskotren eta Renfen ere; horregatik, garraio horietan neurriak zorroztu dituzte, bidaiariak seguru egon daitezen, baita garraio horietako langileen segurtasunagatik ere…
Babes Zibileko langileak, beste egun batez, kalera atera dira herritarrei laguntzeko; oraingoan, lanera doazen horiei maskarilak banatzen ari dira… Orereta/Errenteriako erdiguneko topo geltokian eta Iztietako autobus geltokian egon dira banaketak egiten, eta kalean zebilen jendeak ere aprobetxatu du baten bat eskatzeko.
Ezin da bukatu esan gabe Babes Zibilekoak boluntarioak direla, eta herritarrak laguntzeko egiten dutela lan, beste interesik izan gabe. Hori dela eta, taldea txikitu egin da gaur; izan ere, haien erdiek, gutxi gorabehera, beste lanbideren bat dute eta lanera itzuli behar izan dute gaur, beste askok bezala. Hala ere, datozen egunetan lan bera egiten jarraituko dute, hau da, maskarilak banatzearena; hori amaitzerakoan, botikak eta bestelakoak banatzen jarraituko dute haien beharra dutenen artean.
Txalo bero bat Babes Zibileko taldeari… Eskerrik asko!










