12. Eguna Konfimentuan. Auzoetako Egoera. (Beraun)

Gaur Beraunen egon gara, Orereta-Errenteriako auzorik populatuenetariko batean; izan ere, 5.500 bizilagun bizi dira bertan, herriko biztanleen %14 hain zuzen ere. Hori hala izanik ere, jende gutxirekin egin dugu topo…

Mugimendu handiena Galtzaraborda Etorbideko Eroskin dago, ilara handia baitu kanpoan. Beherago, Aita Donosti Kalean daude saltoki gehienak eta ez daude denak irekita. Okindegi batean esan digute goizean bakarrik irekitzen dutela eta jende gutxi dabilela; aurrean dagoen supermerkatu txikian, berriz, ilara dago kanpoan; Jose Mari harategian esan digute erritmo onean ari direla lanean, somatzen baita, normalean erosketa erdigunean egiten duen jendea auzoan geratzen ari dela, hala ere arratsaldean ordutegia murriztu dute; Graficas Aranan, adliz, ez dira lanean ari, baina larrialdietarako daudela, esaterako saltokiek behar dituztenetarako.

Mauricio Ravel kalea are mugimendu txikiagoa ikusten da. Banketxean oso jende gutxi dago, kosmetiko denda hutsik dago eta okindegikoek esan digute lana aldatu egin dela. Azken horren arrazoia ez da lan kopuruagatik, baizik eta motelagoa delako. Hori da kale horretan azpimarratzekoa.

San Marcos kalea eta Jose Mº Usandizaga inguruan estankoa – 10:00etatik 13:00era irekia –, drogeria eta jaki-denda bat besterik ez daude, eta ez dago ia inor. Udaletxeko bi langile ikusi ditugu, buzo txuriak eta maskarilak jantzita, lurra eta arriskutsu izan daiteken edozein txoko garbitzen; apur bat gorago, beste bi espaloia konpontzen ari ziren.

Galtzaraborda Etorbidean zehar, kotxeak besterik ez dira ikusten mugimenduan; hala ere, fruta-denda eta farmazia normaltasunez ari dira lanean.

Beraun Etorbidean, Pontikatik hartuta, ez dago inolako jarduerarik, izan ere, bertako saltoki guztiak itxita daude. Horrez gain, futbol zelaiaren ondoko auto tailerrak ere itxita daude. Balkoietara begiratuz, jende heldua ikusi dugu haietan paseatzen, etxean egon behar dugula ahazten saiatu nahian.

Etxe barruan ere aktibo omen dago jendea. Hori, besteak beste, Eureka Dance-eko arduraduna den Oliber Nestarri esker da; izan ere, Pontikan duen lokala itxi behar izan duen arren, egunero 18:00etatik 19:00etara online klaseak ematen ari da Facebook eta Instagram bidez. Egunero 1.000 pertsona inguruk ikusten dute klasea eta modu horretan, ikasleak ez ezik, sare sozialetan konektatzen den edonor entretenitu daiteke. Horrez gain, larunbatetan kirol erronka bat jartzen dute martxan, eta igandetan erronka artistikoa, jendeak bere sare sozialetan elkarbanatzen duena. Horrela jartzen du jendeak bere alea Beraun/Pontika aldean.

Laburbilduz, Beraunen jende asko bizita, pentsa genezake mugimendu handiagoa egongo zela, eta ez da hala izan. Proportzioan, oraingoz. antzekoa da herri osoan zehar.

Publicado por Pelukas

Fotoperiodista. Contador de historias de la calle. Feliz y con una camara de fotos en la mano... para que mas...

Deja un comentario

Diseña un sitio como este con WordPress.com
Comenzar