11. Eguna Konfimentuan. Auzoetako Egoera. (Pontika-Ugarritze)

Pontikan isiltasuna da nagusi. Bertan, auzoaren erdigunean daude saltoki gehienak, eta orain, honakoak daude irekita: okindegi bat, jaki-denda bat eta farmazia; dozena bat bezero dabil hor zehar. Farmazian dagoen jendea alboan dagoen ate batetik artatzen dute; ate horren aurrean barroteak daude, eta gainera, metro eta erdiko distantzia ere mantentzen dute. Hala ere, langileek ez dute maskarilarik, ez bestelako babesik…Okindegiko langileek esan digute jende gutxiago dagoela aste honetan, eta ziur aski pasa den astean jendeak egindako gehiegizko erosketengatik izango dela.

Horregatik, arratsaldeko ordutegia murriztu dute. Lanean babeserako materiala botatzen dute faltan, ez baitago inon lortzerik; hori bera aipatu du farmaziakoak.Jaki-dendan ez da ia mugimendurik ikusten, eta beste saltoki guztiak itxita daude; baita Arramendipe jubilatuen kluba ere, zeinak pasa den ostegunean bertan itxi zuen, bezeroak arrisku taldekoak baitira gehienak.

Ugarritze (Etxeberriak eta Olibet) auzora salto eginda, Etxeberrietan saltokietako jarduera ezereza da; dena den, aipatu beharra dago egoera normalean ere ez dagoela saltoki askorik eremu honetan. Papresak noski, aktibo jarraitzen du. Horrez gain, saxofoia ederki jotzen ari den bizilagun bat eta zain dagoen kamioi ilara handi bat besterik ez da ikusten.

Olibet antzeko egoeran dago, baina bertan okindegia eta liburu-denda irekita daude. Horretaz aparte, fatxadaren berrikuntza bat ikus daiteke; beste guztia, geldirik dago. Ez da inor ikusten kalean, eta Oiartzun ibaia garbi-garbi dago, inoiz ez bezala.

Publicado por Pelukas

Fotoperiodista. Contador de historias de la calle. Feliz y con una camara de fotos en la mano... para que mas...

Deja un comentario

Diseña un sitio como este con WordPress.com
Comenzar